Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris Vasconia. Mostrar tots els missatges
Es mostren els missatges amb l'etiqueta de comentaris Vasconia. Mostrar tots els missatges

27 de des. 2011

Navarra. Castillos que defendieron el Reino. Los castillos de Sancho III, el Mayor en Alto Aragon, Sobrarbe y Ribagorza

Iñaki Sagredo

Iñaki Sagredo historialariak Goi Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorza eremuetako Antso III.aren erregealdiko gaztelu nafarrak aztertu ditu, Nafarroako erreinuko gazteluei buruzko atera berri duen bere bigarren lanean.


Navarra. Castillos que defendieron el Reino. Los castillos de Sancho III, el Mayor en Alto Aragon, Sobrarbe y Ribagorza (Nafarroa. Erreinua defendatu zuten gazteluak. Antso III.aren gazteluak, Goi Aragoin, Sobrarben eta Ribagorzan) Nafarroako gazteluei buruzko bigarren liburukia aurkeztu berri du Iñaki Sagredo historialariak (Irun, 1967). Joan den urtean ateratako aurreko liburukian, batez ere Nafarroa eta bere mugen inguruko eremuetako gazteluak aztertu zituen. Orain, berriz, Antso III.a erregearen garaira salto egiten du egileak, eta historian kokatzeko zenbait datu eman ondoren, errege horren Goi Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorza eskualdetako gazteluen nondik norakoak aztertu ditu.

Antso III.a Gartzez Nagusia (1004-1035) Nafarroako Historiako errege garrantzitsuenetakoa izan da, hainbat historialarien iritziz. Baina, Nafarroako erreinuko errege handiena izan zenez eta haren erregealdian baskoien eremu guztiak batuta egon zirenez, bigarren plano batean utzi izan dute historialari espainiarrek.

Nafarroako errege horren erregealdiaren hasierako urteurrena izan denez, hainbat erakusketa, liburu eta hitzaldi izan dira azken urteetan Nafarroan. Baina, egindako lan berri horietan, hutsuneak oraindik badaudela esan du Sagredok. «Antso III.aren erreinuaren lurralde antolaketa eta defentsa nolakoa izan zen gehiago argitzeko balio du nire lanak».

Bestetik, Nafarroako erreinuak Aragoiko historian parte-hartze garrantzitsua izan zuela, eta egungo agintariek horren berri ezer gutxi esaten dutela salatu du Sagredok. «Aragoin barrena barreiatuta dauden nafarrek egindako gazteluetara joan naiz, eta han dituzten informazio paneletan, turismo liburuxketan eta jartzen dituzten dokumentaletan Nafarroako erreinuari buruzko aipamenak eta datuak sistematikoki isildu dituzte. Liburua nafar eta aragoitarren eragin eta harreman estu eta kultural hori argitzen saiatzen da». Horretan, Ana Telletxea euskal filologoak eginiko toponimiari buruzko hitzaurreak asko laguntzen du.

Horrez gain, liburua turismo gida gisa erabiltzeko aproposa dela aipatu du Sagredo historialariak. Historialarientzat baino gehiago publiko orokorrarentzat dela ere uste du.»Liburua erraz irakurtzeko egina dago, eta horretan argazkiek asko laguntzen dute. Gainera, Goi Aragoi, Sobrarbe eta Ribagorzako gazteluak oso ikusgarriak dira, eta inguruko paisaiak are gehiago».

Nafarroarekin alderatuta, Aragoin gaztelu gehienak oraindik zutik daudela nabarmendu du egileak. «XVI. mendeko konkista pairatu ez zutenez, Aragoiko gaztelu gehienak nahiko egoera onean daude, ia-ia zutik. Batzuk, gainera, zaharberritu dituzte, eta oso ongi daude».



ANTSO III.AREN BABES LERROA. Nafarroako gaur egungo probintziaren gainean agintzeaz gain (Tuterako eskualdea izan ezik, musulmanen eskuetan baitzegoen), Gipuzkoan, Bizkaian, Araban, Gaztelako Konderrian, Errioxan, Goi Aragoin, Sobrarben eta Ribargorzan ere agindu zuen Antso III.ak. Haren erregealdia laburra izan zen, eta are laburragoa berak utzitako erreinu handia.

Nafar erregeak lau seme izan zituen, eta bera hiltzean haien artean borrokan hasi ziren. Ondorioz, erreinua erabat zatikatua gelditu zen, eta Nafarroako erreinuaren urte onenak amaitu ziren. Nafarroako errege leinutik sortutako erreinuek, Gaztela eta Aragoi, Nafarroakoa irentsi zuten, bost mende geroago.

Antso III.ak herentziaz jaso zuen Goi Aragoiko konderria, baina haren erreinaldia hasi zenean, Sobrarbe eta Ribagorza Nafarroako erreinutik kanpo zeuden. Diplomazia eta indarraren mehatxua erabilita, bi lurraldeen jabe egin zen. Horrela, bere erreinua, egungo Nafarroatik hasita, Herrialde Katalanetaraino hedatu zuen.

Eremu osoa Nafarroaren eskuetan jartzean, mendebaldetik ekialdera defentsarako gaztelu lerro bat eraikitzea agindu zuen Nafarroako erregeak, hiru eskualdeak musulmanen erasoetatik babesteko. Antso III.ak konkistatu berri zuen eremua kontrolpean eta salbu eduki nahi baitzuen, eta Erdi Aroan hori gazteluekin lortzen zen.

Horrela, gaztelu sare bat eratuz joan ziren. Hiru eskualdeak haranak direnez, arroen ahoetan eraiki zituzten gaztelu garrantzitsuenak musulmandar gudarosteen sartualdiak eragozteko. Eremuaren defentsa ziurtatzeko, zortzi gaztelu eraiki zituzten mendebaldetik ekialdera: Sos, Biel, Murillo eta Loarre (Aragoi), Boltaña eta Abizanda (Sobrarbe) eta Perarrua eta Roda (Ribagorza). Aipatutako horiek aparte, bigarren mailako gotorleku guneak ere eraiki zituzten. Mendebaldetik ekialdera eremua osoa eskualde txikiagotan banatu du Sagredok, eta 29 gaztelu aztertu ditu liburuan. Aurreko liburukian bezala, lan metodologia berbera erabili du. Batetik, gaztelua egun nola dagoen ikusteko, hainbat argazki atera ditu, eta bestetik, agiritegi ugari arakatu ditu, gazteluek historian izan duten pisua aztertzeko.

Argazkietan, ikusgarrienak airetik ateratakoak dira; Sagredok argazki horiek ateratzeko autogiro batetik atera ditu. Baina, airetik ateratakoak aparte, egileak lurretik eta gazteluen barnealdetik ere argazki asko atera ditu. Horrela, gazteluaren alde guztiak agerian utzi ditu.



LOARRE IKUSGARRIENA. Aztertu dituen 29 gazteluetatik, batzuk oso hondatuak daude denboraren poderioz. Baina, badira beste batzuk nahiko ongi mantendu direnak. Horien artean, Loarre, Sos, Biel, Ainsa, Abizanda eta Muro de Roda dira aipatzekoak. Ezbairik gabe, Loarrekoa da ikusgarriena eta handiena.

Loarre Antso III.aren aginduz eraiki zuten, eta Europako gaztelu erromantikoen artean adibide garbiena dela uste dute historialariek. Musulmanek hiru gaztelu zituzten eskualdean, eta mehatxu horri aurre egiteko, gaztelu sendoa eraiki zuten nafarrek. Hasierako gaztelua harkaitzaren gainean goratu zuten, baina toki estrategikoa zenez, erreforma gehiago egin zizkioten, egun duen itxura ikusgarria hartu arte. XIII. mendean, adibidez, gazteluaren inguruko harresia egin zuten.

Hainbat filmetan ere atera izan da Loarreko gaztelua. Duela urte batzuk, Ridley Scott zinemagile iparramerikarraren Kingdom of heaven gurutzadetan girotutako filmeko hasiera eta bukaerako eszenak Loarreko gazteluan eta bere inguruan grabatu zituzten.

16 de des. 2011

AITZINEKO EUSKARAREN MUGAK -IPARRALDETIK ETA EKIALDETIK


AITZINEKO EUSKARAREN MUGAK -IPARRALDETIK ETA EKIALDETIK

Erromatarren garaian euskararen eremua gaur egungoa baino askoz handiagoa zen. Garai hartatik gaur egunera arte euskararen atzerakadaren aztarnei esker, Burgosen, Errioxan, Ipar Aragoian, Kataluniako Pirinioetan eta Akitanian euskaraz mintzatzen zela jakin ahal dugu. Baina zeintzuk dira aztarna hauek?

Euskararen historiaren lau uneen erreparatuko da, eta une jakin bakoitzean euskararen hedapena zehazteko erabili diren zenbait datu aipatuko dira.

I. mendean: Akitaniako hilarrietan aurkitutako euskal hitzak
X. mendean: Kataluniako Pirinioetako euskal jatorriko toki-izenak
XIV. mendean: Aragoiko euskal jatorriko toki-izenak eta Oskako Udal Ordenantzak
XVI. mendean: Anso ibarreko euskal jatorriko toki-izenak


I. mendean: Akitaniako hilarrietan aurkitutako euskal hitz batzuk

Akitania, Pirinioetatik Garona ibairaino zabaltzen zen lurra zen. Gaur egungo Gaskoi-era (okzitanieraren dialektoa) zabaltzen den lurraldetasun ia berbera.
Akitanian aurkitutako hilarriak funtsezkoak izan dira erromatarren garaiko euskara ezagutzeko.
Batetik, bertan agertu diren hitzek, euskararen hedadura zehazteko balio izan dute eta bestetik garai hartako euskara nolakoa zen jakiteko ere.


Euskararen hedapena I. mendean


Hona hemen horietako hitz batzuk:

 
            Akitaniera: ANDERE<> Euskara: andere 'señora' (339)

Akitaniera: CISON / CISONTEN <>Euskara: gizon 'hombre'(101)



     Akitaniera: SENARRI <> Euskara: senar 'marido' (342)

 
    Akitaniera: NESCATO<> Euskara: neskato 'muchachita' (276)


Akitaniera: SENICCO <> Euskara: sein ‘hermano’(201)

Akitaniera: HARBELEX <> Euskara: harri 'piedra' beltza 'negra' / arbel 'pizarra' (203)
Akitaniera: HARSI / HARSORI <> Euskara: hartz 'oso' (203)


Akitaniera: BIHOSSI / BIHOXTUS / BIHOXUS <> Euskara: bihotz 'corazón' (343)

Akitaniera: IDIATTE <> Euskara: idi 'buey' (269)

 
Akitaniera: AHERBELSTE <> Euskara: aker 'macho cabrío' beltz 'negro' (348)
Akitaniera: BAICORISO / BAICORRIXO / BAIGORIXE<> Euskara: ibai 'rio' gorri 'rojo'(344)

Akitaniera: ASTO ILUNNO <> Euskara: asto 'asno' ilun 'oscuro' (308)
Akitaniera: ARIXO / ARIXONI <> Euskara: haritz 'roble' (399)

 
Akitaniera: ILVRBERRIXO ANDEREXO (374)<> Euskara: berri 'nuevo' anderetxo 'mujer joven'



Akitaniera: BELEX / BELEXCONIS <> Euskara: beltz 'negro' (226)
Gaur egun, ontzat ematen da akitaniera aitzineko euskara dela, edo behintzat euskararekin oso lotura estua zuen hizkuntza zela.


X. mendean: Kataluniako Pirinioetako euskal jatorriko toki-izenak
Joan Coromines hizkuntzalaria Pirinioetan euskal jatorriko toki-izen ugari dagoela argi eta garbien eran baieztatu duena izan zen, batik bat Kataluniaren ipar-mendebaldean (Ribagorça, Pallars Sobirà, Pallars Jussà, Vall d’Aran, Andorra).

Euskararen hedapena X. mendean
Hona hemen Onomasticon Cataloniae-n Corominasek aipaturiko euskal kutsua duten leku izen batzuek:

ARAN / ARÀNSER / ARINSAL (aran 'valle') / ARAÓS / ARDANUI / ARESTE / ARESTUI (aritz 'roble' -tui 'abundancial') / Coll d’ARNABATE (-ate 'puerto') / AUZATE / Aunzate / Vall d’ÀSSUA (hartsua / harritsua de harri 'piedra' -tsu 'abundancial') (Bilbon Azua) / BAIASCA / BAIAU (ibai 'rio') / BARGUJA (ibar 'valle' goia 'arriba') / ISABARRE (Is barren) / ESTAVAR (Esta barren) / ESTAGUJA (Esta goia) / BEIXESARRI / BASSEGODA Dokumentu zaharretan bassegoti (basagoitia -basa 'bosque'-) / BESIBERRI (baso behe herri) / BASTANIST (baztan / bazter 'rincón') / BELARTA (belar 'hierba') / BESCARAN (basoko aran) / BISCARBÓ / BISCARRI (bizkar 'cresta, colina') / BOSSOST antzinako izena Belsost (beltz 'negro') / BROATE (de buru 'cabeza' y ate 'puerto') / CARCOLZE Antzinako izena Karcobite ((k)arri 'peña''+ko 'de'+bide 'camino') / IGÜERRI, ondoan Pont de Suert herriaren hurbil dauzkagu Montorroi, Serrat Roi eta Tossal Roi (gorri 'rojo') / COLLDEBERRI / LLASTARRI / MONTIBERRI / URDOSSA (ur 'agua', otza 'fria')

Abadal ikertzaileak uste zuen X. mende inguruan hango biztanleak euskaratik katalanera aldatu zutela, latinizazio prozesurik gabe.


XIV. mendean: Euskal jatorriko toki-izenak eta Oskako Udal Ordenantzak

Gaurko Oskako probintzia eta Zaragoza iparraldea ere euskaraz mintzo ziren. Leku batzuetan euskarak berandu arte iraun zuen.

Euskararen hedapena XIV. mendean
Toponimia eta izkribu zaharretako lekukotasunak ditugu ipar Aragoian.

Toponimiari dagokionez, hona hemen ipar Aragoiko euskal kutsua duten leku-izen batzuk:

 
AÍNSA (Nafarroan dugu Gainza) / ALERRE (Alerri) / ARANA / ARBISA / ARGUIS herri honetan daukagu Soldevilla eliza (argitsu) / ARGISAL (argitsu) / ARTASO / ARTAUN / ARTIEDA (Nafarroan badago beste Artieda bat, antzinako izena Arteta da) / ARRÉS (antzinako izena Arraize zen) / ASCARA
Rio ATURRIAN Santolaria de Galligo-n, Adour ibaia, Aturri da euskaraz / AZPE (Aitz behe) / BELARRE (belar) / BELSIERRE / BELSUÉ (beltz) / BETORZ / BIELSA (antzinako izena Belsa zen) / CARCARAZO Santolaria de Galligo-n, (arkakarats 'rosal silvestre' -tsu 'abundancial') / JAVARRAZ / JABIERRE Aitzineko izena Exauierr zen -Toponimia aragonesa medieval, Agustin Ubieto Arteta- (etxa berri)
EJEA (etxea) Turma Salluitana-n Ejeako gudari baskoi bat agertzen da, ARRANES zuen izena eta beren aita ARBISCAR zuen izena. Erromako iraultzaren aurka borrokatu ondoren Erroma hiritar izendatu zuten beste gudarirekin batera.
GABARRE / GARISA Santolaria de Galligo-n (garitza) / URRIÉS / IRAZA / ISSARRE / ISÁBAL / IZARBE / LARRA / LARRAIN / LARRAGA (Bielsa, Boltaña) / LARRAZ / LARRAYETA / LÁRREDE / LARRÉS / LARRIAGA / LIZARRAGA / LOARRE / LUMBIER Jaka ondoan (Nafarroan bezala) / LURBE / OIARDA / ORZASO / SABAYÉS / SAIERRI (sai herri) / SOASO / UGARRETA / URRIA / VIZCARRA / ZUBITA

             Mallos de  RIGLOS (aitzineko izena Arrigoli zen, harri 'piedra' gori 'rojo, incandescente' )
                                -Toponimia aragonesa medieval, Agustin Ubieto Arteta-
Las pozas del arroyo de ASCASO (aitzineko izena Askasu zen, aska 'artesa, abrevadero, pilón' -tsu 'abundancial') -Toponimia aragonesa medieval, Agustin Ubieto Arteta-

 Oskako Udal Ordenantzak

 
1913an Jose Maria Lakarra historialariak Oskako 1349ko udal ordenantzetan ondoko testu hau aurkitu zuen:
«Item nyl corredor nonsia usado que faga mercaduria ninguna que compre nin venda entre ningunas personas faulando en algaravia, ni en abraych nin en basquenç, et qui lo faga pague por coto XXX sol».
Honela Oskako merkatuan, arabieraz (hots, algaravia), hebreeraz (hots, abraych) eta euskaraz (basquenç) hitz egitea debekatuta zegoen 30 solen (urrezko aragoitar moneta) isunpean; eta, hortaz, erromantzez hitz egitera derrigortuz.


XVI. mendean: Anso ibarreko euskal jatorriko toki-izenak

 
1643an (XVII. Mendean)

Urte batzuk geroago, 1643an, Pedro Axular idazle goi-nafarrak "Gero" liburuan, irakurleari zuzenduriko hitzaurrean horrela idatzi zuen:
"Badaquit halaber ecin heda naitequeyela euscarazco minçatce molde guztietara. Ceren anhitz moldez eta differentqui minçatcen baitira euscal herrian, Naffarroa garayan, Naffarroa beherean, Çuberoan, Lappurdin, Bizcayan, Guipuzcoan, Alaba-herrian eta bertce anhitz leccutan."
Egungo euskara batuan honela emango genuke esaldi hori:
Badakit, halaber, ezin heda naitekeela euskarazko mintzatze molde guztietara. Zeren anitz moldez eta diferenteki mintzatzen baitira Euskal Herrian: Nafarroa Garaian, Nafarroa Beherean, Zuberoan, Lapurdin, Bizkaian, Gipuzkoan, Alaba-herrian eta bertze anitz lekutan.

Baina, zeintzuk ziren zazpi probintziatik at bertze anitz leku horiek guztiak?
Leku hauetako bat Anso Ibarra zen, horixe ondorioztatu du Juan Karlos Lopez-Mugartza hizkuntzalariak beren doktore tesian ‘Erronkari eta Ansoko toponimiaz’.
Ondorio honi iristeko, Mikel Belaskoren teknika erabili du Lopez-Mugartzak. Mikel Belaskok hainbat herritako euskal toponimoen ehunekoak neurtu eta datuok euskara galdu zen urtearekin alderatu zituen. Horrela, ehunekoa kontuan hartuz, beste leku askotan noiz galdu zen antzeman ahal izan zuen. Esaterako, toponimo euskaldunen maiztasuna %100 denean, herria guztiz euskalduna da. %60-70ekoa denean, berriz, 1870ean koka daiteke euskararen galeraren muga. Hortik, atzeraka.

Hona hemen Lopez-Mugartzak bildutako Ansoko toponimo batzuk:
ACHART / AGORRETA / AINZATE / AIZAGORRIA / ALANO / ANDADERRA / ANDREGIA / ANSABERA / APABURUA / APALIROA / ARANDARI / ARANDE / ARANDI / ARANNA / ARBIDIA / ARCAYOLA / ARGUIBELA / ARRACONA / ARRE / ARRIGO / ARROMENDIA / ARRUZQUIA / ARSABELA / ARTAPARRETA / ARTOSA / ARTXINTXA / ASPE / ASTANES / AUNZATE / AURRIETA / AYENZAL / AYERNA / AZTAPARRETA / BAKUETA / BELEZKARRA / BERRICHO / BOARAL DE ZURIZA / BURGUIA / CARREGUIA / CENIOCHA / COBIERTO DE LEYNSOLA / COLLADO ABIZONDO / ÇUBERRIA / CUBILARROLA / CUCHET DE GARAY / CHIVARNÉ / ELURRIAGA / ERROMENDIA / ESLICEA / EZCURRA / EZKAURRI / EZPELA / EZPILDOYA / GAMOETA / TXIKEA / GARAI / GARATEA / GORRIA / GORRINÇA SOROA / GRADAS DEL PUENTE DE ZUBERRIA / HORDOQUI / IDOYA / IDOIA / INCEA / INTZEA / INZA / INTZA / IZAGORRIA / IZARRA / KARREGIA / KINBOA / LACARREGIA / LANDADERRA / LANDETA / LAPARRA / LAPIZA / LARRA / LARRAILLE / LARRAZA / LARRERIA / LINZARRA / LINZOA / LIZAPEA / LOIQUEA / LORDOQUI / LURRIAGA / MENDIBER / MUZURGUEA / NARANCOA / ORDOKI / OSOBIA / OZA / QUIMBOA / ROSPEDEA / ROZPEDEA / RUZQUIA / RUSQUIA / SALGOA / SAYESTICO / SAYOLA / SOASQUÍ / TURRIETA / TXAMANTXOIA / TXIKEA / TXIPETA / ULLIRREGUIA / URRIA / URRIAGUETA / URRISTI / URRISTE / USARNA / USOBIA / XAMAR / ZAPATAIN

Euskararen hedapena XVI. mendean


 
Gaur egungo Euskal Herritik kanpoko hainbat lekuek oraindik euskaraz ‘hitz egiten’ dute argi eta garbi ondoriozta daiteke.

Erlantz Urtasun historialari nafarraren ustez hizkuntza ez da galtzen “etxeko giltzak gal dezakegun bezala” hizkuntza kentzen dizute. Bortxaz. Errepresioz. Kolpeka, debekuz, goi mailako erabakiak harturik, etengabe, mendez mende, Oskako udal ordenantzak erakusten diguten bezala.
Horregatik, Euskal Herriko Ekialdea euskalduna zen, eta orain erdalduna da. Bai hizkuntzaz, bai kontzientziaz.



ARBOZE


Barkaidazue akatsak, euskara ikaslea naiz eta